Gatazka ugariek, lehiaketa armamentistikoak eta mendebaldean egindako birmoldaketa ekonomikoa (Fordismoaren bukaera, neoliberalismoa, teknologia berrien aldeko apustua...) ez egiteak SESB kolapso ekonomikora eraman zuten. 1985ean Gorbatxov, SESBeko lehendakari berria eta azkena) saiatu zen erregimena erreformatzen "Perestroyka" izeneko erreforma-politika aurrera eramaten. Helburua zen Mendebaldearekiko harreman berriak ezartzea non gerra hotzaren tentsioak desagertuko ziren eta, horrela, gastu militarrak murriztuz, ekonomia berpizteko behar ziren inbertsioak bidera zintezketen.
Baina prozesua behin martxan jarrita, kontrolaezin bihurtu zen. Ekialdeko Europako herrialdeek gobernu komunistak ordezkatu zituzten. 1990ean bi Alemaniak bateratu zirenean, Gerra Hotzaren ikur nagusiena desagertu zen. Urte bat beranduago Sobietar Batasuna desagertu zen.
http://www.hiru.com/historia/la-crisis-de-la-union-sovietica
Urte honetan Pinochet Generalak Txileko lehendakaritza utzi zuen. Urte bat beranduago Nikaraguan, gerrila sandinistak Somoza diktadorea gobernutik bota zuen. Horrela erori ziren HegoAmerikako azken bi diktadurak. 1964 geroztik, EE.BBek, sozialismoaren aurrerapena geldiarazteko, diktadura militarrak sustatu zuen bere "atzeko patio"an.
1979an Khomeini Aiatolah-ek Irango Sha derrokatu zuen eta Koranaren interpretazio zorrotzean eta boterebpolitiko eta erlijiosoa biltzean oinarrituriko erregimen intolerantea ezarri zuen.
1980an Iran eta Iraken arteko gerra piztu zen eta 1988 arte luzatu zen. Honen ondorioz Irakek Kuwait indadituko du, Golkoko 1. gerrari hasiera emanez, eta Iranen Erregimen Integrista erradikalizatu egin zen.
http://news.bbc.co.uk/hi/spanish/specials/newsid_7881000/7881421.stm
Urte honetan erregimen komunista ezarri zen. Honen kontra indar integristak altxatu ziren. Gobernua sustengatzeko, Sobietar Batasunak Afganistan 1979an inbaditu zuen.
10 urte itaun zuen gerrak eta azkenean, gerrila islamistak (talinabek), EE.BBen laguntza ekonomiko eta militarrekin, garaipena lortu zuen. Sobietar Batasunak alde egin zuenean, Afganistanen gerra zibila piztu zen fakzio ezberdinen artean, ahalik eta talibanak inposatu arte. Erregimen talibana iraneko antzekoa zen intransigentzia aldetik. Dorre Bikien atentatu eta gero EE.BBek inbaditu zuten. Gaur egun egoera ez da batere garbia.
http://www.historiasiglo20.org/GLOS/afganistan.htm
Urriaren 6an, Yom Kipurreko festaz aprobetxatuz, arabiar lurraldeek ezusteko erasoa hasi zuten. Israeldarrak, nahiz eta ezustean harrapaturik izan, lortu zuten erasoaldia gelditzea eta hasierako posizioetara bueltatzea. Gerra ondoren Egipto eta Israel isilpeko negoziazioak hasiko ziren, Camp Davideko Akordioetan bukatuko zirenak. Mendebaldeak, berriz, lurralde arabiarrek ezarritako blokeoaren ondorioz, krisialdi ekonomiko latza jasan beharko du, eredu ekonomikoa aldatuko duena (Fordismoaren bukaera, neoliberalismoa, berrikuntza teknoligikoak....)
Krisialdi ekonomikoa Islamismoaren agerpena Perestroyka Sobietar Batasunaren desagerpena
Pragako Udaberria orduko Txekoslovakia astindu zuen iraultza garaiaren izena da, 1968ko urtarriletik abuztura arte luzatu zena. Erreforma politikoak eta liberalizazioa xedetzat hartuta, Bigarren Mundu Gerraren ostean gertatutakoa, SESBeko agintea gainetik kendu nahian eta Alexander Dubček agintari eslovakiarrak gidatutakoa. Zehazki, prentsa, adierazpen eta mugitzeko edo bidaiatzeko askatasuna aldarrikatu zituzten.
Hala ere, Sobiet Batasunaren erreakzioa ez zen baketsua izan, eta Leonid Brezneven erregimenarekin izandako negoziazioek huts egin ondoren armada sobietarrak, Varsoviako Ituneko laguntzarekin —Errumaniarena ezik—, herrialdea inbaditu zuen eta mugimendu askatzailea geldiarazi zuen bortizki. Inbasioa erregimen komunista batzuek kritikatu zuten, baita bestelako herrialde europar batzuek ere, baina azkenean 1990era arte iraungo zuen.
Hurrengo urteetan, azkenean, mundu mailan bezala Txekoslovakian ere komunismoa bertan behera etorri zen eta 1993an herrialdea bitan banatu zen modu baketsuan.
http://www.historiasiglo20.org/GLOS/primaverapraga.htm
Jasser Arafatek PAE sortu eta berehala lurralde arabiarrak mobilizatu zituen Israelen kontra (Egipto, Jordania eta Siria). Baina Israelek erasoa geldiarazten lortu zuen sei egunetan soilik. Golam (Siriaa), Sinai (Egipto) eta Zisjordania (Jordania) eskuratu zituen.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Sei_Eguneko_Gerra
1964an Vietcongek (Hego-Vietnamengo gerrila komunista), Ipar Vietnamen, Txinaren eta Sobiertar Batasunaren laguntzarekin, Hego Vietnamengo gobernuari erasoz, erregimen komunista baten pean bi Vietnam batu nahi zituen. EE.BBek bere armada mobilizatu zuten komunisten kontra. Hasi zen orduan gizakion historiako gerrarik odoltsuenetako eta krudelenatakoa. Gerraren irudiek astindu zuten ameriketako gizartea eta gerraren kontrako protestak ugaritu ziren. Hauen itzalpean hippy mugimendua sortu zen. 1975ean, 11 urteko gerraren eta 2,5 milioi hildakoen ondoren, gerra bukatu zen Ipar Korearen garaipenarekin.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Vietnamgo_Gerra
Sobietar Batasuneko lehendakari berria.
Gerra Hotzaren 3. epealdia Misilen krisialdiaren ondoren baretzealdia ireki zen.
1959an Kuban iraultza komunistak garaipena lortu zuen. Castro, Kubako presidente berria, SESBera hurbildu zen. Honen truk misil nuklearrak jartzeko baimena eman zion Sobietar Batasunari. Honen aurrean Kennedyk Kubaren blokeoa agindu zuen. Sobietar itsasontziek ez zuten blokeoa errespetatu beharko zutela eman eta 7 egun bitartean Mundua gerra baten atarian egon zen. Azkenean SESBak amore eman zuen.
http://www.dipity.com/fjlgoenaga/Gerra-Hotza/#timeline
1949tik aurrera, mendebaldeko aliatuek kontrolatutako hiru sektoreak (Mendebaldeko Berlin), Alemaniako Errepublika Federaleko (AEF) kide ziren, baina Alemaniar Errepublika Demokratikoaren (AED) barnean.
Hasieran, Berlineko biztanleak aske mugi zaitezkeen lau sektoreen artean, baina Gerra Hotza hastean, mugimenduak mugatu ziren; bi Alemanien arteko muga 1952an itxi zen eta hau dela eta, Berlineko mendebaldeko zatia oso erakargarri egin zen AEDko biztanleentzat. 2,5 milioi alemaniar pasa ziren ekialdetik mendebaldera 1949 eta 1961 artean.
1961eko abuztuaren 13an AEDko gobernuak hiru mendebaldeko sektoreak inguratuko lituzkeen harresi baten eraikuntza bururatu zitzaien. Aurrena arantzadun alanbre bat jarri zuten, baina berehala benetako harresi bat altxa zen. Honek hiria fisikoki banatu zuen; Mendebaldeko Berlin inguratzen zuenez, mendebaldeko sektoreak "irla" bat bilakatu ziren AEDren barnean.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Berlingo_harresia
Desestalinazioa aprobetxatuz, Hungarian protzesu irikitzailea hasi zen. Alderdi Komunistaren fakzio liberalak aniztasun politikoa, prentsa askatasuna eta Varsoviako Itunetik ateratzea agindu zuen behin poderea eskuratuta. Egoera honen arriskua ikusita, Sobietar Batasuna Hungaria inbaditu zuen. Khrustxevek Stalinen ondorengo itxaropenak zapuztu zituen.
http://www.embajada-hungria.org/spanyol/historia/historia56.htm
Gerra Hotzaren bigarren aldia (1953-62) Stalin hil ondoren, Krustxevek, agintari berriak, eta EE.BBetako lehendakari berriek, Eisenhowerrek eta Kennedyk hurbiltze politika saiakerari ekin zioten.
II Munduko Gerra bukatutakoan Korea bi zatitan banatuta gelditu zen: Iparra komunista eta Hegoa nazionalista. Bien artean 38 paraleloa mugatzat hartu zen. 1950ean Sobietar Batasunaren laguntzarekin Ipar Koreak paraleloa zeharkatu zuen. Hego Koreak EE.BBen lagunrza izan zuen. Gerrako 3 urte eta bi milio hildako eta gero, hasierako egoerara bueltatu zen.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Koreako_Gerra
AEF sorkuntzaren erantzunez, Sobietar Batasunak Alemania bitan banatuta geratu zen ahalik eta 1991ean berriz batu arte.
Urte bat pasa ondoren, Sobietar Batasunak mendebaldeko Belinen gainean ezarritako blokeo ekonomikoa altzatu zuen. Urte horren bitartean EE.BB.ek aireko zubi baten bitartez (900 hegalaldi eguneko) Berlingo populazioa oinarrizko ondasunez hornitu zuten.
http://es.wikipedia.org/wiki/Bloqueo_de_Berl%C3%ADn
1948an Israelek independentzia aldarrikatu bezain pronto, inguruko lurralde arabiarrek (Egipto, Jordania, Irak, Siria eta Libano) eraso egin zioten. EE.BBen laguntzarekin Israelek garaipena lortu zuen. Garaipen honen bitartez Israelgo Estatua zonan sendotu zen.
http://es.wikipedia.org/wiki/Armisticio_%C3%A1rabe-israel%C3%AD_de_1949
AEF sortu egin zen EE.BBek, Ingalaterrak eta Frantziak kontrolatzen zituzten kontrol eremuak batu zituztenean
Gerra ondoren, aliatuen arteko adiskidetza hautsi egin zen. Gerrak oraingo honetan ere ez zuen pakea ekarri. Mundua bi bloketan banatuta gelditu zen.

