Gabiriko Balentzategi herri eskolan egin ditut praktikan, haur hezkuntzako gelan. bederatzi haur izan ditut hiru,lau, eta bost urtekoak. bi hilabete oso onak izan dira non asko ikasi dudan eta nire etorkizunean hau egin nahi dudanaren zalantza argitu dudan. Ondorioz, oso esperientzi ona izan da eta honen bestez, lana ere horreakoa izatea espero dut.
Created by inigomurua on Jan 20, 2011
Last updated: 02/05/11 at 03:21 AM
- Gabonetako ensaioak egitean, handiekin egiten ditugu. Haurren jarrera bikaina da, txintxo portatzen dira eta kantua ikasteko ahalegina jartzen dute. Haurrek oso ondo pasatzen dute bertan eta batzuk, instrimuntentun bat edo beste jotzera ere atrebitu dira.
- Gaur, santo tomas eguna izanik, irakasleek txistorra eraman dute eta errekreoan haur bakoitzari eman diote pintxo bana. Honez gain, irakasleak txerriaren marrazki bat eman die bere eguna izanik, honela, haur bakoitzak ahal bezain polita pintatzen ahalegindu dira.
- Irakasleak esana zien haurrei, nik laister nire eskolara joan beharra nuela, eta ondorioz, ezin izango nuela beraiekin egon. Honela, ni eta haurren arteko alderdi afektibo hori beste egunetan baina handiagoa izan da azken astean. Haur gehienak nirekin mimosogo bezela zeuden, niri pegatu eta ez ziren kentzen eta behin eta berriz esaten zidaten ez joateko nire eskolara eta bertan geratzeko beraiekin. Niri honek ere unkitu egin nau eta Gogorra egin zait beraietaz despeditzea, nahiz eta argi dudan, noizean behin bisitak egingo diezkedala.
- Haur baten inguruan barneratu nahi nuke, gurasoak haurra gelan uztearen inguruan. Ni hasi nintzenean, haurra oso ongi sartzen zen gelara, muxu bat eman haurrari eta barrura. Behin, amarengandik ezin separatu gelditu zen, eta azkenik, indarrez gelara sartu eta ateraren ondoan egon zen. Ordutik aurrera, egunero berdina izan da, amarengandik ezin separatu, negar batean eta azkenik, indarraren bidez gelan sarturik. Ratxa txar bat bezala hartu daiteke, bainan hemen irakasleak nolabaiteko eskuhartzea hartu zuen, haurra atearen ondoan uzten zuen gu gelan geundelarik,eta batzuetan, haurra eskutik heldu eta gelatik kanpora eramaten zuen bere ama joan zela barneratzeko. Honela, egunetik egunera 4 urteko haurra barneratzen joan da berak eskolan gelditu behar duela eta bere amak lanera joan behar duela, ondorioz, nahiz eta pixkat kostatu haurra hobekiago sartzen da gelan.
- Beste zerbaitek atentzioa deitu didana zera izan da; nabarmena da haurrek jartzen duten gogoa ariketa edo marrazkietan bere gurasoek ikusiko duten edo ezaren arabera. Azken astean, irakaslea behin eta berriz esaten aritu zaie, ondoren etxera eraman beharreko ariketak zirela eta gurasoak ikusiko zituztela. Ondorioz, marrazketan gehienbat, denak kontu handiarekin ibili ziren pintaketan, honela, nabarmena izan da bakoitzaren gogo eta motibazio aldaketa eta aipatu egin nahi nuen.
- Gaur, argazki Kamera eraman dut eskolara. Irakaslearekin aurretik hitz eginda nuen ea gurasoen baimena nuen jakiteko, eta baiezkoa zen. Honela, klasea normal hasi zen irakaslea eta bere korroa eginez. Argazkia ateratzera joan nintzen, eta pentsatzen nuen, denak begira eta galdezka jarriko zitzaizkidala zertan ari nintzen edo zertarako. Honela, arritu zitzaidana haurrak klasea normal jarraitzea izan zen, niri begiratu zidaten baina argazkia ateratzea zerbait ohikoa izango bazen bezala erreakzionatu zuen. Honek noski, niri lana erraztu zidan eta argazki onak atera ditudalakoan nago; batzuk haurrak naturaltasun osoz lanak egiten edo txokoetan jardunez, eta beste batzuetan niri begira irrifarrarekin
- Gaurko egunean, lehen hezkuntzakoek, esperimentu bat egiten ari ziren organoen inguruan. Ondorioz, arkume baten birika eta gibelak eraman dituzte klasera, eta gu inbitatu gaituzte hori ikustera. Honela, pajita bat artu, biriketan sartu eta ikasle batek putz egin du, haurrek birikak nola puzten ziren ikustean, erabat harriturik gelditu dira, eta irakasleak esan die, gure birikak ere horrela egoten direla arnasa hartzen dugun bakoitzean. Oso interesgarria izan da, haur guztiak ixilik eta aho zabalik gelditu dira, eta hau da adibide Garbi bat, praktikotasunean haurrak gauzak hobe ikasi eta esanguratsuagoak egiten zaizkiela zihurtatzeko.
- Haurrei txoko libreetan utzi diete, honela, haurrek ni otsoa izateko eskatu didate. Beraiek etxe barruan sartu dira bildurrez egongo balira bezala, eta nik otsoaren papera hartu dut. Harrigarria izan da nola benetan sinistezuten ni otsoa nintzela eta beraiek nola barneratu diren hiru txerritxoen paperean, benetako beldurra bezala sentitzen zuten eta etxe barruan izarez ezkutatzen ziren.
- Gaur ordezkoa etorri da ohikoa irakasleak bilera bat zuelako. Atentzioa deitu didan zerbait, haurrek normaltasun osoz jokatzea eta irakasle berriari eginiko harrera ona izan da. ondo etorri zait ordezkoa edukitzea, haurrekin lehen bait lehen alderdi afektibo hori lortzeko hainbat taktika erabili dituelako eta nik ikusi eta ikasi ahal izan ditudalako, hala nola.
- Gaur erabat arriturik gelditu naiz, lau urteko haur batek esan duenean olentzero ez dela existitzen eta gurasoak direla erregaloak ekartzen dituztenak. Hau, gehiagora ez joateko eta beste haurrek hau ez sinisteko, irakasleak haurrarekin zerbait egin behar zuelaren aitzakiaz, gelatik atera eta esplikatu dio nola beste haurrek olentzerorengan sinisten duten eta ezin duela berak dakien hori altuan esan. Ondorioz, irakaslearen interbentzioa egokia eta azkarra izan da eta beste haurrek ondo jarraitu dute klasean esan duenari kasurik egin gabe.
- Irakasleak haurrei txoko libreetan erabiltzeko aukera uzten dienean, beti berdinak ibiltzen dira txoko bereetan. Ondorioz, gaur irakasleak, txoko rotatorioa egitea pentsatu du, honela, haur batzuk normalean ibiltzen ez diren txokoetan asperturik zeudela nabaritu dugu, eta ez zutela motibaziorik bertako gauzak esploratzeko, ondorioz, irakasleak berriz txoko libreetan ibiltzen utzi die, ezaugarri garrantzitsuenetako bat, haurra motibaturik eta gauzak esploratu eta egiteko gogo hori edukitzea delako eta ezin dugulako behartu gustatzen ez zaion gauza horietan ibiltzea.
- Beste gauza batek atentzioa deitu dit, eta irakasleak haur bati, aztoraturik zebilelako eta ez zegoelako behar den bezela, nolabaiteko “bronka” bota dio, eta honek beste haur guztiak ere zintzotu ditu berari esango zien bezala, beraiek bazekitelako gaizki portatzen ari zirela eta identifikaturik sentitzen zirelako. Honela, bronka bota eta orduerdi inguru horretan, haurrak baju baju hitz egiten egon dira bullarik bota gabe.
- Gaur azken eguna izan da, erabat unkigarria. Lehenik eta behin, haurrek marrazki bana erregalatu didate eta ondoren irakasleak merendola bat prestatu du gelan niri eskerrak emateko asmoz. Ondoren, guk, tarta bana eman dugu eskolara praktikatan gebiltzanok, honela, jolas garaian haur bakoitzari zatitxo bat eman diogu. Azkenean, praktikak ezin hobe amaitzeko, irakasleekin bazkaria eduki dugu eta gure harteko harremana ezin hobea izan dela argi ikusi dugu.
- Haur denak gustora sartzen dira klasean, bainan gaur adibidez, haur bat beranduago iritsi da denok klasean geundela, ondorioz, nolabaiteko lotsa sentitu du eta negar batean hasi da ez zuelako klasera sartu nahi eta amarengandik separatu. - - Gaur, aitarekin joan den lau urteko haurra, negar batean egon da aitari helduta etzuelako gelara sartu nahi eta bere aitarekin egon nai zuelako. Honela, irakasleak hartu du bertan parte, haurraren parera makurtu eta azaldu dio nola bere aitak lanera joan behar duen baina ondoren bila etorriko dela. Ondorioz, haurra lasaitzen joan da eta nahiz eta klase hasieran, hausnartze txokoan egon den berak nahi zuelako, ondoren egokitu eta oso ongi egon da.
- Beste anekdota bat kontatzekotan, haurrak gaur aztoratuta zebiltzen alde batetik bestera, irakaslearen ustez astelehena zelako, baina ondoren, handiekin elartu garenean entsaioa egiteko, isil isilik eta ondo egon dira, nolabait lotsatuta edo “intimidatuta”. Jarrera aldaketa erabatekoa izan da eta atentzioa deitu dit.
- Beste anekdota bat kontatzekotan, haurrak gaur aztoratuta zebiltzen alde batetik bestera, irakaslearen ustez astelehena zelako, baina ondoren, handiekin elartu garenean entsaioa egiteko, isil isilik eta ondo egon dira, nolabait lotsatuta edo “intimidatuta”. Jarrera aldaketa erabatekoa izan da eta atentzioa deitu dit.
- Haurrak, jarrera aldatzen dute bertan dauden irakasleen arabera. Hau da, ingeleseko irakaslea oso zorrotza da, eta haurrak berarekin oso txintxo portatzen dira, bainan musikakoarekin adibidez, gehiago onartzen die haurrei, beraiek badakite hori, eta ondorioz, jarrera txarra izaten dute eta alde batetik bestera ibiltzen dira aztoraturik. Ondorioz, irakasle izango naizen bezala, lehenengo egunetik errespetua jarri behar dudala konsziente naiz, horrela egiten ahaleginduko naiz nahiz eta batzuetan erraza ez sortatu.
- Marrazkia egiten ari zirela, bost urteko bik, hiru urtekoari esan diote egiten ari zen marrazkia itsusia zela, ondorioz, hiru urteko haurra negarrez hasi da. Beraiek behatzen ari nintzelarik, gatazka honi konponbidea aurkitzen ahalegindu naiz eta irakasleari esan diot zer gertatu den. Honela, irakaslea joan eta bost urtekoei esan die hori ez dela egin behar eta barkamena eta besarkada bat emateko hiru urtekoari. Bost urtekoak bazekiten gaizki egin zutela eta hiru urtekoari barkamena eskatu eta besarkada eman zioten, hiru urtekoak onartu eta berriz ere ondo jarraitu dute lanean elkarrekin.
- Psikomotrizitate gelan hainbat gatazka sortzen dira, honela, bai irakasleak eta bai nik behatu egiten dugu, baina gatazkari konponbide bat aurkitzeko irakasleak interbenitzen du. Honela, gaurko gatazka honakoa izan da: haur batek bere etxea zuen eginik, bainan beste haur batek etxe horretako materiala kendu dio berea eraikitzeko. Honela, lehendabizi etxea egin drenaren haurra haserretu egin da eta haurrari jotzera joan da, ondorioz, irakasleak interbenitu du eta bakoitzari galdetu die zer egin duten gaizki. Etxea zuen haurrak esan du ez dela jo behar eta bigarrenak aldiz, bakoitzaren materiala errespetatu behar dela.
- Gaur, euskararen eguna izan da eta ekitaldi bat prestatu dugu nolabait omentzeko gure hizkuntza. Honela, ziklo bakoitzak dantza edo abesti bat prestatu behar zuen. Guk, pirritx eta porrotxen “pinguino” kantua dantzatzea erabaki dugu. Entsaioa ondo joan da, haurrei geldirik eta irakaslearen pausoak kontzentraturik jarraitzea kostatu zaie, baina behin paperean sarturik ondo egin dute. Atxaldean ekitaldira joan naiz eta abesti, dantza, txiste…paregabeak egon dira. Nire taldeak oso ongi egin du dantza eta gustora gelditu gara egindako lanarekin.
- Entsaio honetako anekdota edo ezaugarri bat kontatu nahi nuke; haur batzuk hasieran, entsaiatzen ari ginela, ez dira batere ongi konportatu, ondorioz, irakasleak, haur horiek hausnartzeko txokora eraman ditu eta gu entsaiatzen egon garen bitartean beraiek pentsatzen egon dira zer egin duten gaizki eta zer den egokia. Honela, minutu batzuk pasatu ondoren, irakasleak gurera etortzeko baimena eman die eta harrigarria izan da zein ongi portatu diren.
- Gaur, elurra egin duela aprobetxatuz, kanpora atera eta elurretako panpina egin dugu. Elurretan gerran hasi gara eta haurren arteko haserre bat egon da. hemen, irakasleak nolabait parte hartu du eta alkarri barkamena eskatuz eta amaieran besarkatuz arazoa konpondu dute.
- Bertan, hainbat haserraldi egoten dira, ondorioz, lehenik eta behin haurrei arauak barneratzea da eta irakasleak behatu egiten du eta ikasleen arteko arazo edo haserraldiari konponbidea bilatu. Psikomotrizitate fasea ondo eginez, amaieran marrazkia edo ipuina irakurtzen die nolabait lasaitu daitezen.
- Gaur, lehen klasea izan da, eta erabat arritu nau irakasleak jarria zuen muralak. Irakasleak hainbeste hitz egin digun mural horretaz. Irakasleak aipatzen zigun denek ez zutela mural hori puskatu nahi bildur edo beste gauza batzuengatik, baina nire kasuan, irakasleak hirurarte kontatu bezain laister korrika batean joan dra denak batera murala botatzera.
- Gaur, ingurumenari buruzko mural handi bat egin behar genuen, kalera atera gara hostoak, ezkurrak…biltzea.

