Recent Event Highlights: Irakasleak gurasoekin batzarra (irakasleak prestatu), and 21 more...
Created by josubizkarra26 on Nov 8, 2010
Last updated: 02/24/11 at 12:48 AM
Praktiketako egunerokoa has no followers yet. Be the first one to follow.
Praktiketako azken eguna da. 2 hile zoragarri bizi izan ditut irakasle modura. Asko gustatu zait nire etorkizuneko lanbidea. Egunerokotasunean oinarrituta ibili naiz nire lanean. Hori guztia posible izateko ezinbestekoa izan da irakasle, ikasle eta gainontzeko praktikarien laguntza eta trataera.
Libek beraien ikasleekin duen gertutasuna nabaria da. Izan ere, ikasleren batek galderaren bat baldin badu inolako beldurrik gabe galdetzen dio Liberi. Horrez gain, ikasleekin duen gertutasuna klasetik kanpo ere ikusi dezaket. Izan ere, pasadan urteko ikasle ohiak jolastokiro Libe bizitatzera etortzen dira eta hortik ondorio positiborik besterik ezin daitezke atera. Hala ere, nahiz eta oso irakasle hurbila izan, ikasleei gogor egin behar zaienean ere gogor ekiten die. Honek zera esan nahi du, ikasleekin duen konfiantza ondo neurtzen duela. Adibidez, Andonirekin horrela gertatzen da, oso hurbila da berekin eta goxotasun haundiz tratatzen du. Hala ere, Andoni lanean ez dabilela ikusten badu, gogor egiten dio. Ondorioz esan dezaket ikasleekin duen gertutasuna oso egokia dela.
Gaur, Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da ikastolan. Jai hau, batxilergoko ikasleak koordinatzen dute, hain zuzen, euskara batzordeko partaide direnak. Hasiera batetik, jai giroa usaindu da ikastolan, izan ere, ikastola bera, leloz beterik egon da, guztiak euskararen alde. Libek aipatutako guztia kontuan izan du, beraz, arratsaldean jolasak daudela kontuan izanik, goizean ariketak egin beharrean, gabonetako postalak marrazten eta margotzen egon dira. Beraz, gaurko goiza oso lasaia izan da. Arratsaldean ordea, gelan bildu bezain laster, polikiroldegira abiatu gara, bertan jokoak prestatuta baitzeuden. Polikiroldegian jolasten hasi aurretik, "Behin betiko" kantua abestu diegu Batxilerreko ikaslei. Ondoren, batxilerreko ikasleak zakabanatu dira polikiroldegitik zehar eta monitore lanetan jardun dute. Ondorioz esan dezaket gaur oso egun berezia izan dela, bai ikasleentzat bai irakasleentzat baita euskararentzat ere. Honekin batera, niri koordinatzaile batek esan duenaz geratzen naiz: "Gaur, euskararen eguna ospatzen dugu. Horrek ez du esan nahi gaur bakarrik hizt egin behar dugula euskara, honek esan nahi du euskara egunero erabili behar dugun hizkuntza dela. Beraz, euskera egunero bultzatu behar da, pixkanak bada ere handi egin dadin, zuek bezala." Arritu egin nau, izan ere, egi borobila da.
Azoka solidarioa azaroaren 22an izan zen arren, gaur azokan lortutako datuak eskuragai izan ditudaz. Azokan lortutako diru kopurua, 1358 eurokoa izan da. NIre iritziz, diru kopuru handia da, hala ere, Libekin hitz egiten egon naiz eta esan dit pasadan urtean diru gehago lortu zela. Hori dela eta uste dut krisiak eragina duela kasu honetan. Horrez gain, azpimarratzekoa da ikastolak egin duen lana Azoka solidario hau urtero aurrera eramateko.
Gaur, ikasleek ez zekiten arren, notak entregatzeko eguna izan da. Gaurko eguna oso lasaia izan da, hala ere, azkeneko orduan egoera astoratu egin da. Horren arrazoia notak direlarik. Azkeneko orduan erabaki du Libek notak ematea (erabaki ona ondorioak ikusita), izan ere, bazekien lehenengo orduan emanez gero, galtzeko arrizkua zutela. Hori dela eta, notak eman behar duela esan duenean, konturatu naiz ikasle askoren erreakzioa dela eta, notei garrantzi gehiegi ematen ziotela. Izan ere, bat batean urduritu egin dira. Hala ere, ikasle askok ere garrantzi gabe sartu dituzte notak motzilara. Aipatutako guztia izan da gaurko gertakizunik esanguratzuena.
Gaur, Gaztelerazko orduan, 6.unitatea hasi dugu. Bertan, kasetean entzun daitekeen ipuin bat aztertu dugu, ipuin honen izenburua "Aliba ba y los cuarenta ladrones" da. Horretarako, ikasleak ipuina entzun bitartean, liburuan duten ipuinaren irudiak ikusten joan dira. Ipuina hiru aldiz entzun ondoren, irakaslea galderak egiten hasi da ea ipuina ulertu duten jakiteko. Lehenengo galdera, Leireri egin dionean, ezin izan du erantzun. Ondoren, irakasleak galdetu dio ea zeozer ulertu duen, eta Leirek ezetz esan du. Momentu horretan, Libe (irakaslea) zarata batean hasi da eta hiru aldiz entzun ondoren ezer ez ulertzea zaila dela gaineratu du. Leire, oso urduri egon da eta ez du irakaslearen galderarik erantzun. Beraz, irakasleak ondoko gelara bidali du Leire, ipuina irakurtzeko. Orduan, ordu osoa eman dugu ipuinarekin, ipuina aztertzeko ariketak eginez. Bitartean, Leire alboko gelan egon da ipuina irakurtzen. Gaztelaniako ordua amaitu denean, Leire gelara bueltatu da. Momentu horretan, irakasleak esan dio ezin dela berriro gertatu eta guk klasean landu ditugun ariketak etxean egingo dituela. Horrez gain, bihar goizean goiz ipuina kontatu behar dio Liberi. Irakaslearen jarrera hori izan da gaurko gertaerarik garrantzitsuena, izan ere, uste dut, irakaslearen jarrera desegokia izan dela. Nire iritziz, Leirekin izan duen arazoa albo batera ustea erabaki du (errazena), arazoari aurre egin beharrean.
Gaur, Libek Inguruko ariketak taldeka egitea proposatu du. Hori dela eta, aurretik taldeko lanaren inguruko azalpen bat eman du. Hasteko, esan du taldeko lanaren helburua taldekide guztiek ulertzea eta parte hartzea dela. Ondoren, aipatu du taldeko lana ez dela batek egitea eta besteek kopiatzea, baizik eta denon artean pentsatu eta egitea. Azkenik, taldekide batek ez badu ulertzen beste taldekide batek azaldu behar diola esan du. Ondoren, taldeka jarri eta lanean hasi dira. Gehienak buru belarri egon dira Libek esan duena kontuan hartzen. Gainera, Libek esan dit duten adinerako nahiko ondo aritzen direla talde lanean.
Gaur, beti bezela klasera heldu eta nire lekuan ezeri naiz. Halako batean Xabier Zamalloa ikaslea negarrez agertu da bere amarekin. Horrek arrazoi bakar bat izan du; bere amarekin egon nahi zuela. Hori dela eta, amak alde egin duenean eta gu klasea hasi berri geneukanean, konturatu gara Xabier falta dela. Momentu horretan Libe bere bila joan da. Ondoren, klasera ekarri duenean goiz guztia igaro du negarrez. Libek hori ikusita esku hartzea erabaki du. Xabier lasaitzen saiatu da eta pixkat lasaitu denean ez dio kasurik egin. Hala ere, momentu baten Xabier barrezka ikusi du eta Libek hori ikustean beregana joan da eta zera esan dio: "Ikusten dozu Xabier ze ondo pasatzen dozun ikastolan?" Galdera horrek Xabierrengan eragina izan du, izan ere, galdera horri baietz erantzun ondoren, egun osoa poz pozik igaro du.
Ostiralean aipatzen nuen bezala, gaur jolasen merkatu bat egin da. Hori dela eta, ikasle denek ekarri dute eskatutako bi euroak. Beraz, bi euro horiekin jostailu bat erosteko aukera izan dute, kasu askotan, bi jostailu izan badira ere. Jolas merkatu hau gimnasioan egin da. Laurak laurden gitxiagoetan, gimnasiora habiatu gara eta momentu horretan Enara izeneko ikasle bati bi euroak jauzi zaizkio. Momentu horretan negar batean hasi da. Ordu laurden bat bilatzen ibili eta gero, bi euroak aurkitu ditugu, orduan, aurkitu bezain laster, gimnasiora habiatu da arrapaladan. Gaur, konturatu naiz ekintza honek duen garrantzia, bai ikasleentzat bai txiroentzat. Azkeneko horientzat da bildutako diru guztia.
Gaur, Agenda 21en zentratuko naiz.Nahiz eta ikasle nagusiak Agenda 21eko "koordinatzaile" izan, LHko ikasleek ere parte hartzen dute. Azkeneko ekintza jolas bilketa bat izan da, ondoren bildutako jolasak saltzeko eta azkenik, lortutako dirua txiroei emateko. Hori dela eta, gaur izan da jolas bilketen azkeneko eguna eta nire klasean behintzat izugarrizko arrakasta izan du. Beraz, astelehenerako 2 euro ekarri beharko dute nahi duten jolasa erosteko. Lehen esan dudan bezala, lortutako dirua txiroentzako izango da.
Gaur, a2zterketa" izan dute. Azterketa, zenbakiena izan da, hau da, 0tik 20ra eta 20tik 0ra. Azterketa hau ahozkoa izan da. Hori dela eta, Libekin ikasle bat egon den botartean nirekin beste bat. Kasu askotan, ikasleak urduri ikusi ditut eta urduritasun hori dela eta akatz txikiak egin dituzte. Hala ere, lasaitzeko esan eta bigaren aukeran ondo baino hobeto egin dute. Denek gainditu dute. Ondorioz esan dezaket, ikasleek garrantzi handia ematen dietela azterketei, horregaitik askok lasaitu ezinik egon dira.
Gaur, ezbehar batek klasea goitik behera aldatu eta astoratu du. Matematikako klasean gaudela, ikasle bat botakaka hasi da, aurretik larritasun aztarnarik eman gabe. Botaka liburu gainean egin du eta ondoren lurrean. Honek guzti honek, klasearen dinamika "apurtu" du. Irakaslea, fregona baten bila joan da eta klasea nire eskuetan utzi du, ikasle gahienak zarata baten zeuden, ni beraiek lasaitu nahiean. Bitartean, beste ikasle talde bat ariketetako zalantzak galdetzen, besteak beste. Beraz, gaur oso egun astoratua izan dela esan dezaket, ezin izan dut klasea normaltasunez jarraitu. Hori dela eta, konturatu naiz, ezbehar batek klasearen dinamika guztiz apurtu dezakeela.
Gaurko gauzarik esanguratsuena, Inguruko klasean izan den binakako lana da. Irakasleak proposatu duen binaka egiteko ekintza, Inguruko liburuan dauden ariketa batzuk egitea da. Nik pertsonalki galdetu diot irakasleari ariketa honen zergaitia eta berak ondorengo hau erantzun dit: "Pixkanaka binaka ariketak egiten hasi behar dira, nahiz eta hasiera batean gaizki irten. Izan ere, hirugarren mailatik aurrera askotan arituko dira talde lanean, horretarako saiatzen naiz aukera izanez gero binaka lan egiten, etorkizunean gauzak errazteko." Horrez gain, binaka lan egiterako orduan gehiengoa ondo moldatu da (elkarri galderak eginez, zalantzak ...), hala ere, pare bat bikotek zailtasunak izan dituzte ( bakoitzak berea jardun du, ariketetan emaitza ezberdina ...). Ondorioz, esan dezaket, gaurko eguna garrantzitsua izan dela, izan ere, ezinbestekoa da bai binaka bai taldeka ikasten aritzea, batez ere, unibertsitatera begira.
Ikasgela honetan, hilabetero gutxi gora behera, ardura aldaketak egiten dira ikasleen artean. Ardurak honako hauek dira: lehioena, ateana, argiena, data eta menua irakurtzeare a, komunekoa eta isiltasunarena. Ardura hauek egunero betetzen dituzte. Gainera esan dezaket, motibazio handiz bereganatzen dutela tokatzen zaien ardura, izan ere, baliotsu sentitzen dira. Ondorioz, esan dezaket, arudura hauekin beraien autonomia lantzen dela.
Gaur, Libek ikasleen leku aldaketak egin ditu. Leku aldaketa honetan nire ekarpenak kontuan hartu ditu. Leku aldaketen helburua ikasleek lan gehiago egitea da, bakoitzak dituen gaitasunak azalarazteko. Hasteko, klasea "U" eran jarri du eta berbatiak sakabanatu ditu. Zailtasun gehien duten ikasleek aurre aldean jarri ditu, horrela beraien beharrei zuzenean aurre ahal izateko. Azkenik, gaitasun garatuenak dituzten ikasleak eta zailtasunik ez dituztenak sakabanatu ditu. Hau guztia dela eta, konturatu naiz ikasleen garapen osoa eman daiten beharrezkoa dela gela egonkorra izanik gela barneko ezegonkortasun horri arreta jartzea.
Gaurko egunean, jolasek duten garrantziaz jabetu naiz. Izan ere, jolastokirako hamar minutu falta zirenean, ikasle denak matematikako fitxak bukatuta zituztela, plastilinarekin jolasteko aukera izan dute. Honek arritu egin nau. Liberekin elkarrizketa izan ondoren, jakinarazi dit Haur Hezkuntzan momentu oro jolasten egotetik Lehen Hezkuntzan lanak egitera salto handiegia dela, eta horregaitik askotan plastilinakin jolasteko eta marrazkiak egiteko denbora uzten die. Beraz, konturatu naiz jolasak garrantzi handia dutela ikasleengan.
Gaur irakasleek gurasoekin batzartu baino lehen egiten duen prestaketari eman diot garrantzia, izan ere, ia martitzenero gurasoren batekin bilera izaten dute. Prestatzerako orduan, bai ingeleseko, bai musikako eta baita soinketako irakaseleei txantiloi bai betetzeko eskatzen dio tutoreak. Txantiloi horretan ondorengoa agertzen da: prozedurak, jarrera eta kontzeptuen atala, irakasle eta ikasleekiko harremana eta azkenik, lana eta lanerako ardura. Beraz, ikaslea oinarritzat harturik, beraren inguruko balorapen bat egiten du,hau guztia ingeleseko, soinketako eta musikako emaitzak kontuan hartzeaz gain, berak egunerokotasunean ikusten duena eta lanekiko dituen emaitzak ere hartzen ditu kontuan.
Ikasleen artean adin tarteak harremanetan eragiten duen bezala, Irakasleen artean ere nolabaiteko eragina duela konturatu naiz. Izan ere, jantokian eta denbora librean batez ere bi talde handi bereizten dira. Alde batetik, betidanik ikastolan lanean aritu direnak, hau da, nire irakasle ohiak eta beste alde batetik, irakasle berri eta gazteak. Bereizketa hau esanguratsua iruditzen zait ikasle izan nintzenean ez nuelako horretan arretarik jartzen eta oso polita ikusten zen dena kanpotik. Orain irakasleekin lankidetzan nagoelarik harreman hauek duten garrantziaz ohartzen naiz. Gustura lan egiteko, lankideekin harreman ona izatea beharrezkoa den arren, lan taldea berez sortzen da.
Dagoeneko aste bat pasatu da eta ikasleak ezagutzen hasia nago. Gero eta argiago ikusten dut beraien arteko aniztasuna. Alde batetik, Andoni eta Julen daude; autismoa (oso maila baxuan) eta arreta mantentzeko eta irakurtzeko zailtasunak dituzte. Askotan bi honetan zentratzen dira aniztasunez hitz egitean, baina nik kasu honetan, ikasle bakoitzaren izaera eta zailtasun desberdinen inguruan nabil. Hots, maila bereko eta adin bereko ikasleak dira baina ikaste erritmoak desberdin izatera bultzatzen diete. Badaude, oso ondo irakurtzen dutenak, ariketak egiteko erraztasuna dutenak, mailari dagokionez egokitzen direnak, irakurtzeko zailtasunak dituztenak, besteak beste. Azken finean hogeita bost ikasledun klase baten ezinezkoa da aniztasuna ez ikustea.
Gaur, gaztelaniazko ikasgaian diktaketa bat egin dugu. Berez, diktaketa ez da zertan metodologia tradizionalen barruan kokatu behar. Hala ere, gaurko diktaketa metodologia tradizionalaren barruan kokatuko nuke dudarik gabe. Izan ere, diktaketa hitz solteetan oinarritu da inongo testuingururik gabe. Gertaera hau esanguratsua iruditu zait Libe gutxi ezagutzen dudan arren horrelako jarduerak bere metodologiatik kanpo kokatzen ditudalako.
Ipuinaren lanketa, unibertsitateko lehen seihilabeteko 2.3 materian landu izan dugu. Bertan, ipuinaren ulermena lantzeko hainbat estrategia ezagutu ditugu. Baina gaur, gaztelerazko nire lehengo saioan Libek (tutoreak), harrituta utzi nau ipuin baten lanketan ezagutzen ez nuen eta aldi berean oso dinamikoa den estrategia bat erabili duelako. Estrategia honek hiru pauso hauek jarraitzen ditu: 1. Ipuina entzutea eta bitartean irudiak behatzea: bi ekintza hauek ipuina ulertu arte errepikatu beharrekoak dira. 2. Irakaslearekin elkarrizketa ipuinaren inguruan: tutoreak galdera irekien laguntzaz, ikasleek ipuinaren muina identifikatzean datza interakzio hau. 3. Ipuinaren kontaketa: ikasleen artean bost boluntario atera eta bakoitzak ipuinaren zati bat azaltzean datza, irakaslea gidaria delarik. Lanketa ikusten nuen bitartean, oso interesgarria eta berriztatzailea iruditu zait. Saioa bukatu denean eta irakaslearekin hitz egin dudanean are interesgarriagoa. Izan ere, estrategia honen helburuak ipuina ulertzea eta klasearen aurrean lotsa kentzea dira. Hau da Liberi hainbestetan erabiltzera bultzatzen diona, ikasleek ere eskertzen dutelarik.
Lehenengo egunean oso urduri sentitu naiz. Ikastolara heldu eta praktiketako arduradunarengana hurbildu gara. Berak esan digu ze gela egokitzen zaigun. Nire gela, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako A taldea da. Sartu bezain laster, alboko klaseko irakasleak jakinarazi dit Libe nire praktiketako tutorea ezin izango dela klasera etorri goizeko lehenengo orduetan. Ikasle taldea nire esku geratu da. Bakarrik egon behar nintzela jakinarazi didanean, oso urduri jarri naiz. Baina, klasera sartu bezain pronto, urduritasuna alde batera utzi eta niri ere harritu nauen arren, klasea normaltasunez aurrera eramateko gai izan naiz. Izan ere, ikasleek beste irakasle bat bezela hartu naute, horrek nire lana erraztu duelarik. Hau da nire lehen egunan gertatu zaidan gauza esanguratsuena, eta hain motibatuta eta jarraitzeko prest egotera bultzatzen nauena.

