Nire praktika aldian zehar, ugariak dira jaso ditudanak, egin ditudan ekarpenak... Hala ere hemen, tarte honetan bizi izandako gertaera esanguratsuenen bilduma egin dut. Espero gustuko izatea!!
Created by maite_solaun on Nov 5, 2010
Last updated: 02/03/11 at 08:45 AM
GERTAKARI ESANGURATSUAK has no followers yet. Be the first one to follow.
Gaur nire praktika aldiko azken eguna da. Baita urte honetako klaseko azken eguna ere. Haurrak urduri daude. Gabonak dira...eta gainera Olentzero etorriko da. Eguna hasi bezain pronto, jolasean eta kantuan egon gara. Gela dekoratu dugu eta lagun ikustezina ozpatu dugu. Gainera, Maitaneren urte eguna da. Zer gehiago? Goizeko erdi aldera, Olentzero ikastolara etorri denez gero, eskolako ikasle denak patiora jeitsi gara berari abesteko. Ongi etorria emateko. Txikitxoak urduri daude. Ume askok negarrez hasi dira. Olentzero hain hurbiletik ikustearen sentzazio horrek haurrei beldurtu diela esango nuke. Normala ordea. Klasea igo garenean, Olentzerok roskilak eta klaserako materiala lagatzen / oparitzen joan da klasez kalse. Haur denak pozik daude. Guk ere bai. Gabonak oso politak iruditzen zaizkit ume txikiak inguruan daudenean. Haiek euren poztasuna trasmititu egiten digutelako. Benetan izugarria da. Haurrak, nagusioi kontagiatu egiten gaituzte. Lagun ikustezinak urteak pasa ahala aldaketak jaso dituela behatu ahal izan dut. Lehen nire garaian, "detailea" zen garrantzitsuena. Egun ordea, bestelako garrantzia hartu du. Eta diru kopuru minimo hori nabarmen handitu egin da. Pertsonalki, asko gustatu zait egin didaten oparia. Benetan nirekin gustura egon direlaren seinale izan baita. ASko gustatu zait, areto nagusian "bertso saioa" egin dutenean, nire izena ikastolako ikasle denen aurrean oihukatzea. Existitzen naizelaren sentzazioa transmititu didate. Gainera, azkeneko orduan, etxera joateko prest geundenean, marrazki ederrak eman dizkidate, haietaz oroitu nitzan. Uste dut, marrazki denak kutxa batean gordeko ditudala, nire irakasle izate osoan zehar. Autoestimua baxu duzunean, horiek begiratzea animoak emango baitizkizu. Egun benetan polita gaurkoa. Ni emozionatuta joan naiz etxera. Nire praktika aldi denak horrelakoak izatea gustatuko litzaidake.
Gaurko patio orduan, LAB – eko sindikalista bat gerturatu da guregana “ hitzalditxo ” moduko bat ematera. Hitzaldi horrek, jakinaren gainean ez nekien hainbat kontuez begiak zabaltzea eginarazi dit. Gauzak ez dira espero nituen bezain errazak. Karrera amaitzerakoan, lan handia geratzen zaigu aurretik. Baino ez soilik niri,baita oraintxe puntuan irakasle-eskolan ikasten ari duten guztiei. Etengabeko ikaskuntza prozesu horretaz gero eta jabetuago nago. Horrexegatik, beste egunetik aurrera, gauzei bueltak ematen pasatu ditut orduak. Eta saltoa emango dut berandu izan baino lehen, IT txartelak atera behar ditut. Bestela epe laburreko etorkizunean eskatuko dizkidatelako. Horrek puntuak ematen dizkit, eta onuragarria da guztiz niretzako. Baita gura nuen Monitore titulua jaso, ingelesa tituluren bat lortu…eta bigarren espezialitate bat atera: musika. Gero eta argiago daukat. Horrek, nabarmenki lagunduko nauelakoan nago. Horrengatik, nire etorkizunarengatik egin behar dut apustu.
Gure klaseko Jonen kontura asko barre egin dugu gaur. Jon (aipatu modan) oso arroa den mutila da. Eta beti bere pertsona erabiltzen du gauza denetarako. Hori ondo dago,baino agian autoestima altuegia duela esango nuke. Ez dakit ona edo txarra izango den hori, baino argi dagoena horrela jarraituz gero bizitzan kolpeak eroango dituela. “ El puto amo” moduan deskribatzen du bere burua, eta zinadura hori erabiltzen du gehienetan. Nola liteke? Hori erabiltzeak ordea, arazo batean sartu ditu 6.mailako ikasle guztiak. Patioan, spray-s idatzirik “ LOS PUTOS AMOS: 6.A, 6.B eta 6.C” agertu delako. Zuzendaria nahiko haserre gerturatu zaigu 6.mailan jarduten dugunoi. Hori ez da normala, gainera eskola bertako patioan egitea. Horrexegatik, orain 6.mailako denak batuta horri aurre egin beharko diote. Egilea ez baita aterako. Klasean tontuanak egiten ziren, baino denek zekiten zer zen pasatakoa. Haserretu dira eta ez dutela garbituko diote. Baino…gauzak pentsatu barik egiten badituzte…badakite zein den geroko ondorioa edo ondorioak. Kasu honetan margotutako hori garbitzea. Gainera, txikiagoentzako nahiko influentzia txarra izan daitekeela esango dut. Hori bada haiek ikusten dutena, geroxeago kopiatu eta eurak ere egingo dutelako. Horrelako gauzak, asko zaindu behar direla esango nuke. Baino nola egin aurre gauza guzti hauei? Hortaz, denaren gainean ezin denez egon, eta are gehiago eskolako orduz kanpo, eurak egindako gauzei aurpegia eman beharko diote.
Euskararen astea da hau. Horrenbestez, honi lotutako gaiak eta jarduerak egin ahal izan ditugu aste osoan zehar. “Itsasoa mundu bat da ” abesteko aukera izan dugu baita ikasteko ere, hori baitzen aurtengo gaia: itsasoa. Horixe beragatik, aste pare batetik lehenago, hainbat gauza prestatzen hasi ginen, hala nola: boga-boga dantza edo sarreran ipini genuen euskararen asterako marrazkiak (ikastetxe osoko ikasleekin aurrera eroan zena). Itsasoa aurtengo gaia izanik, Jon Maiak idatziriko ipuin bat arbel digitalean ikusteko aukera izan dugu; BEHOTUK. Ternura doazen ume koadrila baten abenturak. Horri lotuta, gehitu beharra daukat Jonen bisita eduki dugula guregan. Berak, gure arbasoak Ternura eginiko bidaia dauka egina eta haren abenturak eta kalenturak gurekin konpartitu ditu. Behotuk ikusi dugu, geroxeago Maiaren hitzen aurrean pixka bat jantzirik egoteko. 6. mailakoen presentzia ordea, ez da Jonek eduki duen bisita bakarra. 5., 4. eta 3. mailakoak ere egon direlako bere hitzak entzuten. Horrenbestez, guk geuk (azken ziklokoak) ikastetxe osoan arbel digitala daukagun bakarrak izanik, gainontzeko mailetako ikasleei gure gelara etortzeko gonbidapena egin behar izan diegu, haiek ere Behotuk ikusteko aukera izateko. Inguru erdaldun batean gaudenez gero, beste leku batzuetan baino beharrezkoagoa suertatzen da euskararen erabilera sustatzea, bultzatzea. Horixe beragatik hori egingo duten jarduerak antolatzea da proposatzen dena, baita egin ere. Aurtengo gaia itsasoa dela esan dugu. Horrexegatik Maia etorri da guregana, baita euskal kultura, historia eta hizkuntzaren erabilera suspertzeko ere. Uste dut Jonek oso ondo aritu zela. Aritu zen erari esker, umeek euskaraz egitera bultzatu zituen Maiak. Kontua zen, gure hausnarketarako euskararen inguruko hainbat kontu geratzea. Horretaz kontzientzia hartzeko eta euskaren normalizazioaren barneko prozesu horretan parte hartzeko, laguntzeko eta azken finean euskara salbatzeko. Horrelakoak luzatu zizkigun horretarako: - Balea desagertzea txarra bada, berdin pasatzen da euskararekin - Euskara galtzen bada, ez da inoiz gehiago euskaldunik existituko. Euskal Herritarrak bai, baino euskaldunak ez. - Indioen hizkuntza bat galdu da, gurea ere galduko dela diote batzuk…euskara han apurtxo bat erabiltzen da. Eta hemen hitz egin ere ez? Baino gainontzeko geletako haurrak ipuina ikustera gonbidatzea, ez da lan erraza. Gaian zirrara piztea lortu behar dugu, horrenbestez Behotuk-en laburpen tentatzaile baten bidez joango dira gainontzekoak gonbidatzera. Baino…zer da ordea laburpen tentatzaile bat? (sarrera, arazoa eta galdera duena alegia). Gogoan izan behar dugu inguru erdaldun batean dagoen ikastola dela. Hortaz, aste honetan zehar euskaraz egiteko baino gutxiago eskatzerik ez dagoela esango nuke. Hala ere, oraindik ere kontzientzia falta handia dagoela esango nuke. 2.6 materian ikasitakoaren arabera, immigranteekiko kontzientzia falta handia nabarmentzen da ea horretarako profesionalak ipini behar dira lanean. Baino nolatan kontzientziatuko ditugu etorkinak bertakoak ere ez baditugu kontzientziatzen? Lan handia falta da egiteko. Eta gauzak guk uste baino zailagoak daudela esango nuke nik. Ikusi ahal izan dudan moduan, haurrak nabarmen ondo pasatzen dute jarduera hauekin. Hala ere, ez zaie axola. Haien bizitzako interesen barne ez dago euskara, inondik inora. Ez dakit non egon behar den hamaika urte bateko gazte baten kontzientzia maila, edota bere ardura, baino hemen hutsune eta falta handi bat dagoela asko samur ikusi ahal izan dut. Gustatuko litzaidake bertan (Gasteizen edota inguru erdaldunetan) bizi den egoera erabat aldatzea. Herri euskaldunen baten pasa beharko zuten denboralditxo bat egiten ari diren tontakeriez jabetzeko.
Laster, lehengoko trimestrea amaitu egingo da. Ondorioz, eta ohikoa den moduan, umeen inguruko hurbileko jarraipen bat egitea beharrezkoa izaten da. Ebaluazio hori aurrera eroateko asmoarekin, egingo den lehengo gauza irakasle denak elkartzea izango da. Geroxeago haurren gurasoei bertan komentatutakoa azaldu eta eskeini ahal izateko. Oraingoko bilera honetan kontuan hartuko diren gauzak jarrera eta parte hartzea izango dira gehienbat. Oraindik azterketa gutxi egin dituzte, eta horren isla hurrengo ebaluazio bileran azalduko da. Niretzako, erabat interesgarria da horrelako bilera batean egotea. Inoiz ez bainaiz egon. Bertan komentatu diren gauzak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Irakasleen komunikatzeko era zaindua iruditu zait, umeei faltatu gabe, eta gauzak argi geratuz. Gainera, gehienetan irakasleek bat zetozen esandako guztiarekin eta hori haien artean harremana dagoelaren seinalea iruditu zait. Eta oso ondo iruditu zait. Hala ere, behatu ahal izan dut, ez dela erreza ume baten balorapena egitea. Alderdi eta gauza asko izan behar dira kontuan, bat bakarra ahaztu barik, eta askotan ez da samurra izaten hori.
Umandi Ikastolan hirugarren zikloan, hamabostero Bertso Eskolako Iñaki Viñaspreren bisita jasotzen dugu. Bisita honen xedea, haurrak euskal kulturan hezitzea eta horretaz nozitzea da. Horretarako, hamabostean behin, Iñakiren presentziari esker, euskal gaiak lantzen ditugun heinean, euskara lantzen dugu eta baita bertsoetako kulturan barneratzko lehengoko hastapenak egin saiatzen gara ere. Haurrek, "zortziko handia" eta bestelako terminoetan mugitzen ikasten dute eta baita errimak egiten ere. Horretarako, paper baten laguntzaz lehenengo, egokitutako gaiaren inguruan bertsoak osatu beharko dituzte. Saio hauek dibertigarriagoak eta motibagarriagoak izateko, denon artean kantatu egiten dituzte. Pertsonalki, uste dut era paregabea dela euskal kulturan barneratzeko. Euskaran jariotasuna lortzeko eta bertsolaritza sustatzeko ere. Nik, nire partez, oso ondo pasatu dudala saio hauetan aitortu beharra daukat.
Soinketa ematen den saioen arabera, haurrak dutxatxeko beharra daukate edo ez. Astelehenetan adibidez, soinketako saioak 2 klase jarraian hartzen ditu. Asteazkenean berriz, ordu bateko saioa izaten denez soilik eta jarraian klasera joan behar dutenez gero, ezin dute denbora larregi galdu dutxan. Horrexegatik egun hauetan bakarrik kamiseta aldatu egiten dute. Soinketako saioak nahiko bereziak direla esango nuke. Neskak, ez dakit zer arrazoirengatik, eskusak asmatzen dituzte kirola ez egiteko (hilekoa daukat, mina daukat hankan...), gainera ganora gabekoak. Ulertzen dut bestalde, irakasleak ezin diela derrigortu kirola egitera. Baino...kontua da: zer puntura arte iritzi daiteke egoera horren malgutasuna? Noiz jakin egiatan edo gezurretan ari diren? Egoera horri erantzun bat ematen saitzeko asmoz, Alexek, gimnasiako irakasleak, justifikanteak ekar ditzatela eskatu egiten die. Ondo iruditzen zait. Era honetan, kirola ezin badu egin, justifikatutako medikuaren arrazoi batengatik izan daiteke eta ez ordea, haurrak ez duelako nahi. Irakaslea kezkatu egiten duen beste kontu bat badago ordea. Dutxen kontuaz ari naiz orain. Ezin daiteke izan dutxatzera derrigortuta daudenik. Hala ere, higienea baloratu beharreko beste alderdi bat da. Haurrek ulertu behar dute, kirola egin ondoren, komenigarria dela dutxatzea. Izerdia gainetik kentzea. Eta hori, txiki txikitatik barneratzen joan behar diren balore bat da, beste askorekin batera, noski. Irakaslea ordea, ezin daiteke nesken aldagelara sartu. Legeak debekatu egiten baitu. Horrexegatik, niri sartzea eskatu zidan pare bat alditan, barruan neskak zer zen egiten zutena ikusteko. Eta ikusi ahal izan nuenaren arabera, neska askok dutxa hartzen zuten, baino beste batzuk ordea, hitz egiten pasatzen zuten ordu laurdentxoa, ezta arropaz aldatu barik. Ulertzen dut irakaslearen kezka. Higienea oso alderdi garrantzitsua baita. Zaindu beharrekoa. Haurrek, balore horiek ikasi behar dituzte, baino zaila da kontrolatzea. Erabat.
Gaurko eguna ere, desberdintasunik gabe igaro dela esan beharra daukat. Hala ere, badut komenta dezakedan zerbait. Lehenagoko asteetan aditzera eman dudan moduan, jadanik badakigu asteazkenero emozio tailerra eduki ohi dugula. Tailer hauetan, irakasleok ezin gara egon. Hortaz, ez daukat oso argi zertan jarduten diren. Hala ere, badakigu neskak eta mutilak banandu egiten dituztela. Klase diferentetara eroaten dituzte eta talde bakoitzarekin neska bat aritzen da. Tailer hauetan, ikasleek euren emozioak, sentimenduak, beldurrak, kezkak, gustuko ez dituzte gauzak…kanporatzeko ahalbidetzen zaie (zaila dela badakigun arren). Hori izan zen beste egunean emozio tailerrera aditzera eman ziguna ordea. Helduok bezala, haurrek ere arazoak edukitzen dituzte. Guri ez zaigu iruditzen garrantzitsuak direnik, baino hori haien lekuan ipintzen ez garelako da. Enpatikoak izan behar direla irakatsi nahi diegu, baino…guk gara lan hori egiten hasi behar garenok. Bai gu, irakasleok. Kasu honetan, Anie eta Irati dira arazoak dituztenak nesken taldean. Mutilen taldean ordea, Asier eta Hodei. Iratik, emozio tailerreko neskak esan zigun moduan, harremantzeko arazoak dituen neska bat da. Normalean, gezurrak esaten ditu, eta klaseko neskekin ez da oso ondo eroaten. Egin zuten ariketa batean, kritika positiboak eraikitzen ikasi behar izan zuten. Normalena, kritikekin ados ez egotea izaten da. Eta ondorioz, zure burua defendatzen saiatzea pisuzko argudioen bitartez. Hori ez da Iratiren kasua ordea. Kritikekin ados zetorrela ematen zuen, eta gainera ez zen minduta agertzen. Arazo bat dago hemen nire ustez. Anieren kasuan ordea, hori ez zen gertatzen. Klasekoekin ondo eroaten den arren, neskekin liskarrak eduki ohi dituen neska bada ere. Aniek ordea, kritiken aurrean haserretu egiten zen eta bere burua defendatzen saiatzen zen. Egia da, nik ere nabaritu izan dut patioetan Irati harreman pixka bat arraroak zituela. Esan gure dudana, klaseko neskekin ez zuela harremanik eta gainera argudiatzen ibiltzen ziren beti. Ez dakit zein den arazoa. Baino argi dago, zer edo zer pasa dela hor. Gainera, gimnasiako saioetan lurrera erortzen zenean edota zer edo zer ondo egiten ez zuenean klasekoak barre egiten zioten (batez ere Naiarak). Mutilen kasuan, argi dago. Bai Asier eta baita Hodei ere ez dira mutil arruntak. Hodei “gaixo” dagoela esan genezake. Arazo bat dauka. Hiperaktiboa da. Horri aurre egiteko, amak pastillak ematen dizkio, baino egia esan, ez dakit zer punturaino izango den hori ona. Klasean dagoenean, galduta ibiltzen da. Ez du ia hitzik egiten eta diferentzia hori umeek nabaritzen dute. Hala ere, oso mutil jatorra da. Besteekin aritzen da jolasean eta taldearen barruan nahiko ondo onartuta dagoela esango nuke. Asierren kasua guztiz bestelakoa da. Hasteko esan genezake, arazoak ez dituen mutila dela. Hala ere, bere itxura “ berezia ” bestelako gauza asko aitortu zizkidan klaseko lehenengo egunean. Koitadua, pentsatu nuen! Hasteko, euskara maila nahiko kaskarra duen ikaslea dela esango dut. Hitzak asmatzen ditu uneoro, eta ez da ondo mintzatzen. Euren itxura espezial horrek, besteek berataz barre egitea eragiten du.Patioan, mutilekin futbolean aritu beharrean, neskei hurbiltzen saiatzen da (agian onartuagoa sentitzen da?). Bestalde gimnasian koordinazio falta nabaria duela antzeman daiteke. Faktore guzti horiek batzen baditugu, arazo larri baten aurrean gaudela ikusi ahal izango dugu. Gainera, gainontzeko umeek diferentetzat hartzen dute (normala) eta hori nabaria da guztiz. Emozio tailerreko neskak aipatu zigun moduan, marjinatu egiten da (bera bakarrik, inork zerbait esan baino leheno). Oso burugogorra izatea eta norbanakoaren akatsak ez onartzea kontran dituen bi faktore dira ere. Hortaz, ez da erraza ume honekin egin beharreko lana, saiakera.
Gaur, egun normala izan da. Ikasgai denak eduki ditugu metiko moduan.....eta ez da eragozpenik egon. Hala ere, badago arreta zeharo deitzen didan kontutxo bat. Kontutxo horrek, gure gaurko Txaneleko klasean hartu du leku. Lantzen ari garen gaia "Gu ere zerbait bagara eta..." da. Hau da, Europarekin zuzenean eragina duen irakasgaia. Europaren sorreraz ari ginela berbetan..."Pangea" bezalako terminoak agertu ziren. Hortaz, baita gizakiaren sorrera eta eboluazioaren kontuak ere. Horretan ari ginela, Asier Rodrigok, klaseko mutil batek, kezka bat zuela barnean aitortu zigun. Berari etxean, Adan eta Evaren kontuak sinestarazi egin dizkiote txiki txikitatik. Hortaz, gaurko klaseko azalpenak entzuterakoan, bat ez zetorrela aitortu du. Bai Myriamek eta baita nik ere, harrituta geratu gara. Klasekideek ordea, barre egin diote. Egoera horren aurrean, eboluzioaren garapena azaltzera pasa gara. Era honetan, gizakiak zer nolako garapena eta eboluzioa izan duen aditzera emanez. Baita oinarritzen den teoria eta zientzietan ere. Era honetan, zerbait fidagarria zela jakinaraziz. Berak zioena ordea (Eva eta Adanen kontu horrek), ez zeukan oinarri zientifikorik. Eta horrekin, berari hausnartaratzen saiatu gara. Era honetan, berak erabakitzeko aukera edukitzeko. Ez dakit lortu dugun ordea, amak dioena (umeen aburuz) beti egia izaten delako. Niri kezkatu nauena, zera da: nola liteke posible gaur egungo gizarte honetan horrelako kontuak haurrei sinestazi egitea? Bai, ados nago, izan liteke gurasoak oso fededunak eta katolikoak izatea...baino hala ere, buruan sartzen ez zaidan zerbait da. Ez dut ulertzen nola XXI mendean egonda, komunikazioaren mendean alegia, horrelakoak transmiti diezaikeen umeei, benetan!
Gaur, leku aldaketa egon da klasean. Orain arte izandako kokapenaren arrazoia, nik ez dakit, bertan ez bainengoelako egin zutenean. Egia da ordea, haurrak denbora larregi galtzen dutela albokoarekin edota atzekoarekin hitz egiten. Klasean adi daudenentzako eta ondo doazenentzako ez da arazoa. Pixka bat arrastaka doazenentzako ordea, kristonako kaltea izan daiteke berritsu baten ondoan eserita egotea. Ondorioz, egoera honetzeko aitzakiarekin, Myriamek, leku aldaketak egin ditu. Berritsuenak guztiz separatu egin ditu, justuago zebiltzatenak aurrera pasatu dituen heinean. Era honetan, gaitasun handiagoko haurrak, kostatzen zaienekin tartekatu ditu irakasleak. Uste dut, era honetan hobekuntza nabarmena egon dela. Aniztasuna kontuan hartzen baitu erabat. Gainera, umeentzako, irakaslearentzako eta baita klase osoarentzako orokorrean oso aberasgarria izango dela esango dut. Horrelako egoeren bitartez, hau da, ikasle denak kontuan hartzearen bitartez, denontzako eskolarantz ari gara bidea egiten, urratsez urrats.
Gaur bigarren asteko astelehena da. Ordea, ez dugu klaserik eman, gaurko txangoa baigenuen finkatuta. Hasieran, Hernaniko Txillida lekura joan egin gara. Klasean horren kontura hainbat saio eman ditugu, baita plastikan arte lanak egin ere eta horren azalpena garatzeko "reseña biografica" gazteleran. Niretzako, esperientzia berria izan da. Irakasle bezala jardun behar izan dut, hiru klase baigindoazen eta 4 irakasle. Barruan, Txillidalekun, talde handiegia ginenez gero, lau zatitan banatu gaituzte, ni zati horietariko batez jabe egin behar izan dudalarik. Hasieran, ez nintzen kapaz sentizten niri egokitutako haurrei gidatzeko. Baino...txangoa denez gero, haurrak askatu egiten dira, hasi, eta ondorioz "desmadratzeko" joera izaten dute. Minutuak haurrera zihoazelarik, haurrak geroz eta txarrago portatzen hasi ziren. Nire jarrera aldatzen joaten zen heinean,noski. Haserretzen hasi nintzen. Haurrak horretaz konturatzen zirelarik. Azkenean, irakasle rolean guztiz sartuta nengoela esan dezaket. Eguna "euskaraz"egiteko esanez eman dut eguna. Baita Txillidalekuko monitoreari errespetuz tratatzeko ere. Hala ere, asko ikasi dutela eta ondo pasatu dugula esango nuke. Behintzat nik bai. Eskultoreak egindakoak oso ederrak dira. Han egonda, historiari buruz ere, asko ikasi dugula esan dezaket. Haurrak, benetan interesaturik zeudela ohartu ahal izan naiz. Baino benetan harritu nauen jarrera Gabrielena izan da. Gabriel,klasean nahiko pasota agertzen den ikaslea da. Hala ere, bere benetako intereseko gauzetan duen jarrera bestelakoa da. Bertan monitoreak gauzak azaltzen dituen heinean, bere arreta eta parte hartzea handitzen joan da. Galderak egiten zituenean ere, bera izan da erantzuten zuen bakarra. Bisitaren amaieran egin den adibinantza joku batean, berak lortu duen bakarra izateak, gehiago arritu nau. Uste dut, Gabriel oso urrun hel daitekeen mutikoa dela. Txillidalekutik joanak ginela, Zumaiako Itzurun hondartzan egoteko parada eduki dugu. Bertan, "flysch"ak zer diren ikasteko paradaz izateaz gain, Algorrin (Centro de Interpretacion de los Recursos Naturales de Zumaia) egon ahal izan gara eta bertan, aurkeztu zitzaizkigun materialei esker haurrek errazago eta motibatuago gauzak ikasi ahal izan zituztela uste dut. Hortaz, esan behar dut, esperientzia polita izan dela gaurkoa. Errepikatzeakoa!!
Gaurko patioa, irakasle gelan igaro dut. Nire praktika aldiko lehengoko astean jarraitzen dut. Oraindik pixka bat galduta nabil, lotsatuta. Horrexegatik, atsedenean irakasle gelan lanak egiten egotea erabaki dut. Bertan, nire lanetan murgildurik nengoela, laugarren mailako irakasle batek (Gotzone), Myriamekin egon da berbetan, antzaz oso kezkaturik. Kontua da, berarekin dagoen neskatxo batek arazoak dituela. Arazoak ordea, ez dira bereak antzaz, amarenak baizik. Amak, gauzak txarto egiten dituela esaten dio uneoro. Hortaz, berak amak esandakoa sinetsi egiten du eta ondorioz autoestima lurreratu egiten da (enbidiosa bat zara, neska gaiztoa zara…). Ume denentzako amak esaten duena ikaragarrizko pisua izaten du, hortaz, normala neskatxoaren jarrera. Arazoa ordea, ez da berea. Bere amarena baizik (lehenago aipatu dudan moduan). Tratamendu psikiatrikoa jasotzen duen ama baita (eta behin aitortu zuen tratamendua ez zuela hartzen). Kontua da, umearengan eragin zuzena duela. Irakasleak, kasu honetan Gotzone, uste du neskatxoak tratu txarrak jasotzen dituela. Baino hori susmoa da bakarrik. Amaren tratamendua argi dago ez dela nahikoa. Gotzone kezkatuta dago, ez daki nola egin behar dion berba neskatoaren amari. Nola esan amari arazoa bera daukala? Agian tratamendua aldatu beharko zukeela? Laster izango da bilera. Nik nire partez, esan beharra daukat, ez naizela horrelako egoera baten aurrean ikusten. Ez dakit nola jokatuko nukeen. Ez da erraza horrelako egoera baten aurrean zaudelarik azaleratzea umeak tratu txarrak jasotzen dituela. Ama bati ezin zaio hortaz leporatu horretan oinarritzeko adibiderik ez badituzu. Oso akusazio grabea da hori. Hasteko, nik saiatuko nintzatekeen amarekin patxadaz berba egiten. Arazoa zein den berarekin hitz eginez. Horretan, amaren medikuaren eta baita alabaren medikuaren presentzia zilegizkoa izango zela uste dut. Baita ikastetxeko aholkulariarena. Arazoa nahiko latza da, eta bertan jardun behar duten profesionalek anitzak izan behar dute.
Gaur nire praktiketako lehenengoko eguna da. Astekarian irakurtzeko aukera dagoen arren, berriz ere Umandi Ikastolan egin ditudala aipatuko dut. Umandi Ikastola, Gasteizeko kanpoaldean kokatu egiten da. Lakua- Arriaga auzoan hain zuzen ere. Hazkunde demografiko itzela jasaten ari duen auzoa,alegia. Inguru erdaldun batean topa dezakegun "D" ereduko ikastetxe publikoa eta ez erlijiosoa da ondorengoa. 6.mailan egotea egokitu zait. Esan beharra daukat, pixka bat izututa nagoela, ez bainuen espero azkenengoko zikloan egotea. Hala ere, klasera sartu naizenean, nire usteak aldatu egin dira, espero nuena baino txikiagoak topatu baititut haurrak.Buruan, DBH-ko irudiarekin nindoan eta hasierako inpresio horrek, zeharo poztarazi nau. Aipatu beharra daukat, hauxe nire llehenengo eguna izanda, ez naizela batere eroso egon. Myryam, egokitu zaidan tutorea, nire antzera ibiliko zela uste dut. Badakit ez dela batere erraza zure lana aztertzen dagoen pertsona bat edukitzea uneoro, zuri begira, zure lana aztertzen, metodoak zalantzatan ipintzen… Hala ere, berak horrelako zer edo zer bizi izan zuen bere ikasle garaian,eta horrek lasaitasuna transmititzen dit, enpatizatu ahal delako nirekin ni berarekin ere saiatzen dudan heinean. Ikasleen artean beti pasatu ohi den moduan, irakasle batzuk haurrak etiketatzeko ohitura dute guztiz barrena. Hori ordea, pertsona orok egiten dugun zerbait dela esango nuke. Gizartean ikasi dugun zerbait da nahiz eta hori aldatzeko beharra ezinbestekoa den. Unibertsitatean iaz honen kontura ikasi ahal izan genuen moduan. Iritzi bezain pronto ordea, norbaitek esan dit: kontuz Gabrielekin…. Baino, nor da Gabriel? Pentsatu dut nik, oraindik ez bainuen nire klasea ezagutzen. Ez dakit onerako edo txarrerako izango den, baino argi dagoena, zera da: hauek aurreiritziei ematen dietela leku eta aurreiritziek oso urrun egin dezakete hegan. Praktika hauek, bakoitza bere lekuan ipintzeko baliagarriak direla esango nuke. Hauek izango baitira irakasletzan betiko sartu edo kanporatuko nautenak. Baino ez soilik niri baita nire unibertsitateko ikasle guztiei ere.Lasaitu nau oso, arratsaldeetan gainontzeko unibertsitateko ikaskideekin berba egitea (ordenagailuaren bidez). Bakoitzak bizi izandako lehenengo esperientziak kontatu ditu eta uste dut denok antzerako ibili garela lehenengoko jardun honetan. Zaintza patioan, kafea irakasle gelan, elkarrizketa tutorearekin, urduritasuna…Sentimendu horiek konpartitzea gustatu zait, oso. Lehenengo momentutik ikusi ahal izan dudana, zera da: ikasleak euren artean erdaraz egiten dutela berba. Eta horrek pila bat izorratzen nau. Myriamek aitortu dit haien maila nahiko baxua dela, edo bai behintzat emaitzei erreparo eginez gero. Ez dakit…horiek ezin izan baititut oraindik behatu, argi ikusi dudana zera da: euskara maila nahiko kaskarra dela. Ez dakit ordea zein izan behar den 11 urte dituen ume bateko maila, ez daukat erreferentzia argirik. Baino uste dut, ikusi dudana baino askoz hobeagoa izan beharko zela.Ez dakit 11 urteko ume baten gaitasuna norainokoa den ere ez. Agian, lela naizela pentsatuko dute, 8 urteko ikasle batekin berbetan arituko banintz bezala egiten diedalako berba. Ez dakit. Horretan, haiek lagundu beharko didate. Gizartea aldatu den heinean, baita haien pentsatzeko era ere. Horrexegatik, ez dakit kokatzen, ez nire burua ezta eurena ere.

