Created by mikelikerander on 13/01/2011
Last updated: 17/01/11 at 21:47
Sohutan jaio eta erretore izan zen. Bere obrarik zabalduena "Ontsa hiltzeko bidia" izan zen, ondo hiltzeko bidea edo heriotza on baterako prestakuntza azaltzen zuena. Idazkera bitxiko obra izan zen, berak zioenez hainbat euskalkitatik hartutako nahasketa baten ondorioa.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Joan_Tartas
Ziburu, Donibane eta Sarako elizgizonak izan ziren talldearen osatzaile gehienak: E.Materre, J.Haranburu, J.Etxeberri, P.Argaiñarats, P.Axular. LIbururik kaleratu ez arren, elizgizonak ez zirenak ere bazeuden: Klaberia eta Gillentena adibidez. Itxura denez, Axular denon buruzagia, bere lan ospetsuaz: Gero (1963).
Bertsoak nahiz prosak kaleratu, gehienbat gai erlijiosoekin. Ipar Euskal Herriko euskalki literario nagusia eta belaunaldientzako eredua Lapurtera bihurtu zuten.
Bi idazle nabarmen: Joanes Etxeberri eta Pedro Axular.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Sarako_Eskola
Aurrerakada nabarmena izan zuen euskarazko liburugintzak Ipar Euskal Herrian.Hegoaldean ere, baina Iparraldekoa baino kopuru eta kalitate txikiagoa, arrazoi ekonomikoengatik. Idatzi ziren lan gehienek helburu erlijioso eta didaktikoa eduki zuten eta kostaldeko gorakada ekonomikoak eta giro erlijioso eta sozial berezi horrek bideratu zuten Lapurdiko Euskal literaturaren loaldia emaitza asko edukiz.Sara,Ziburu,Donibane Lohizune herrien artean osatutako triangeluan jardun zuten mende hartako autore askok.
Maulen jaio zen legegizon familia batean eta berak ere abokatu karrera ikasi zuen. Hainbat lekutan lan egin zuen eta ez zuen bere lurra inoiz ahaztu, honen ordezkaritza egin bait zuen Pauen eta Parisen. Historiari eskaini zizkion bere ahaleginik handienak: Notitia Utriusque Vasconiae (1638) dugu horren lekuko, non Ipar eta Hego Euskal Herri historikoari buruz hitz egiten duen. Baina literaturan ere egin du lanik, horren lekuko dugu, Art Poétique Basque. Batutako esaera zaharrak eta berak eginiko poesiak liburu batean bildu zituen: Les Proverbes Basques (1657), gaur egun Atsotitzak eta Neurtitzak. Bere poesian Errenazimentuaren eragina ikusten da, eta maitasuna da kantagai nagusia. Hizkuntzan eta neurrian ez du antzik ordurarteko euskal bertsogileekin eta jarraitzalerik ere ez du izango.
Gizon jakintsua genuen Etxeberri, Paueko jesuitetan ikasia eta doktore tituluaren jabe zena.Hiru liburu kaleratuta:
1-Manual debozionezkoa(1627). Dotrinari buruzko gaiak eta era guztietako otoitzak dakartza. Hauetariko asko arrantzale eta marinelentzat bereziki prestatuak dira.
2-Noelak eta bertze kanta espiritual berriak (1631). Gabon kantak ageri dira hasieran, baina Jesu Kristoren bizitzaren beste pasarte batzuk ere badatoz ondoren.
3-Eliza erabiltzeko liburua (1636). Eliztarren mesedetan egindako liburua.
Talde horretako kiderik garrantzitsuena Sarako erretore famatua da: Pedro Agerre Azpilicueta, “Axular” goitizenez ezagunagoa zena.
http://es.wikipedia.org/wiki/Joanes_Etxeberri_Ziburukoa
Nafarra zen Axular, Urdazubikoa hain zuzen ere.
Ikasketak Salamancako unibertsitatean egin eta
apaiztu ondoren, Donibane Lohizunera joan zen Pedro Axular.
Honen ostean, 1600ean, Sarako parrokiako erretoretza eskuratu zioten eta bertan bizi izan zen 40 urtez, hil arte.
Axular, sermolari iaioa, hiztun oparoa eta idazle aberatsa da.
Horregatik, eragin handi izan zuen hurrengo idazleen artean
Batzuetan esaldi luze eta korapilatsuak egin, beste batzuetan, laburrak eta trinkoak.
Hil baino urtebete lehenago publikatu zuen “Gero” liburua, 1643an.
Bere ideiak hobeto aiderazteko, adibideak erabiltzen ditu sarritan.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Pedro_Agerre

