Elgorri harrapatu eta astebete ohean pasatu nuen. Okerrena, nire aita eta nire arreba kutsatu nituela. Nire arreba oso erraz pasatu zuen bitartean, nire aitak oso gaizki pasatu zuen eta ia bi aste egon zen gaixo.
Milagrosatik Santa Ana ikastetxera joateko irrikatan nengoen. Mojak utzi eta fraideekin hasi nintzen.
Ordiziako fraideen bideorik ez daukat, baina ideia bat egiteko eta paparrean zeramaten adurretakoa ikus dezazuen bideo bat uzten dizuet. Kirolari egundoko garrantzia ematen zioten eta hori ikaragarri gustatzen zitzaidan niri.
Garai hartako eskola ez zen gaur egungoa bezalakoa, ezta gutxiagorik ere!
Zoritxarrez, nire maisuak bideo honetan agertzen direnen estilokoak ziren eta nahiko gaizki pasarazi ziguten.
Artean, 10 hilabete nituela, oinez hasi omen nintzen inoren laguntzarik gabe.
Bideoan ikus daitekeen bezala, berehala beste era bateko trebetasunak ere erakutsi nituen.